Lettre de Martin Borda, Sare, à Andreco Borda, Terre-Neuve, Labrador
Dublin Core
Titre
Autre forme de titre
Créateur
Contributeur
Éditeur
Date
Type
Format
Étendue de la ressource, taille, durée
Support
Langue
Source
Sujet
Description
Résumé
Couverture spatiale
Couverture temporelle
Droits
Droit d'accès
Licence
Est une partie de
Référence
Identifiant
Provenance
Texte Item Type Metadata
Texte
<10.1r> 67
A Monsieur / Monsieur andreco de Borda / Marinier demeurant a Larbardor. / a terneuve Maitre de Grave / Larbardor
<10.1v> Saran eguina mar[choar]en lehenean 1757an
/ Ene seme maitea hartcen dut libertate Çuri Bi / lerroren escribatceco etaÇuri gure familiaco Berri / onen gastigatceco ossasuna dugu jaincoari Esquer /5 eta desiratcen guinouque denbora Berean Çuc / Ere hala Bacindu Çuc jgorri letra chanya / Bat Baicen estugu erreçivitu esdausquigou lannesec / sinatu nahi nola Bouryessari jgorriada arretcholara / hadicaaco gastigouarenBeha gaude esdaquigou Cer /10 gastigou jçanendugun eta horco letra çhanyas balia / Çaite possible Bada jgortcen darotçugou Betri maingouarequin / athorraBat Bertceric ecin aussarta gaitesque jgortcerat hunat / passatcera eguicu ahal Badaguiçu anaya guanes Cortsuan dabila / hirugarren Campainan guanada eta aita Bera ere Bigarrenean /15 doha Cortsurat joite handiBaten Beldurrean Berrogoi / untçi donibanetic eta Bayonnatic badoha Corsurat / orai artainocoan urus dabilla hemengo yendea untçi Bat / Baicen estu hartu anguelessac hartu Corsulariric eta / hartan Baciren Saratic Çortci guicon Çure adisquide /20 guciec guaraintci etaparticularqui amasso çaharrac
/ Cure Cerbitçari Martin /22 Borda
67
A Monsieur Monsieur Andreco de Borda Marinier demeurant a Larbardor, a Terneuve, maitre de Grave, Larbardor
Saran egina, martxoaren lehenean, 1757an
Ene seme maitea, hartzen dut libertate zuri bi lerroren eskribatzeko eta zuri gure familiako berri onen gaztigatzeko. Osasuna dugu Jainkoari esker, eta desiratzen ginuke denbora berean zuk ere hala bazindu. Zuk igorri letra xanja bat baizen eztugu errezibitu; ez dauzkigu Lannesek sinatu nahi. Nola burjesari igorria da Arretxolara, handikako gaztiguaren beha gaude. Ez dakigu zer gaztigu izanen dugun, eta horko letra xanjaz balia zaite, posible bada. Igortzen darotzugu Betri Mainguarekin athorra bat, bertzerik ezin ausarta gaitezke igortzerat; hunat pasatzera egizu ahal badagizu. Anaia Guanes kortsuan dabila, hirugarren kanpainan guana da; eta aita bera ere bigarrenean doha kortsurat, joite handi baten beldurrean. Berrogoi untzi Donibanetik eta Baionatik badoha kortsurat. Orai artainokoan urus dabila hemengo jendea, untzi bat baizen eztu angelesak hartu kortsularirik, eta hartan baziren Saratik zortzi gizon. Zure adiskide guziek goraintzi, eta partikularki amaso zaharrak, zure zerbitzari.
Martin Borda